Euskera, Gazteria eta Kirol sailaren, Jaietako sailaren eta Obra eta Zerbitzu sailak gaur goizean jakinarazi duenez, Aste Nagusian zehar, Bilboko Udalak botiloiaren kontzientziaziorako duen programa berezia indartu egingo du.
Ekimen berezi hau, Bilboko Udala, Gizagune Fundazioarekin batera, otsailetik garatzen ari den “Gizatasuna sustatzen: botiloia Bilbon” programaren barnean kokatzen da. Programaren helburu nagusia, botiloiak izan ditzakeen inpaktu eta ondorio ezkorrak murriztea da, Bilboko gazteak eta hiritarrak orohar sentsibilizatuz aldi berean. Modu honetan, Bilboko Udalak, botiloiaren errealitatea identifikatzea du xede, baita praktika honek espazio publikoetan izan ditzakeen efektu ezkorrak murriztea, gazteak alkohol kontsumoaren inguruan sentsibilizatzea eta jarrera gizalegea sustatzea aisi eta denbora-librearen gozamenean.
Modu honetan, gizalegea sustatzen duten Gizaguneko taldeek, errealitatearekin harreman zuzena izanda lan egite dute, gazteek botiloia egiten duten lekuak bisitatzen dituzte hain zuzen, eta baliabideak eta gazteen profilak aztertzen dira, eurekin eta eurentzat lan eginez. Ekimenak, harrera positiboa izan du gazteen artean eta ondorioz, dispositibo berezi bat jarriko da martxan Aste Nagusian zehar. Aste osoan, Gizaguneko pertsona gehiago izango dira landa lana egiten, asteburu arruntetan egon ohi den dispositiboa bikoiztu egingo da. Bilboko kaleetan zehar ibiliko dira, txosnen inguruan, Ripako Kaian, Zorrotzaurren eta Albia Lorategietan besteak beste, dauden gazte multzoetara hurbiltzeko asmoarekin.
Gainera, 16 langileek osatutako garbiketa operatibo berezi bat ere martxan jarriko da, botiloiak izan ditzakeen efektuak arintzeko asmoz. bereziki botiloiak eragin gehien izan ditzakeen zonaldeetan arituko dira.
Aste Nagusian, programak Bilboko Udaleko hainbat sailen arteko koordinazioa izango du. Gauzak horrela, Gizaguneko taldeek egunero prestatuko dituzten informazio txostenetatik ateratako ondorioei esker, hobekuntzak planteatu ahal izango dira sail desberdinetatik.
“Gizatasuna sustatzen: botiloia Bilbon” programaren arrakasta
Programa otsailaren 15ean jarri zen martxan eta ordutik, astebururo garatu da Bilboko kaleetan zehar ikaragarrizko harrera onarekin gazteen artean. Gazteen %90-aren ustez, Udalak eta Gizagunek martxan jarritako programa guztiz baikorra da izun edo beste momentu batzuetan erabili diren bestelako neurriekin alderatuz. Gainera, gazteek asko baloratzen dute beraiekin hitz egin izana eta batez ere elkar ezagutu izana, azken finean gizartean parte baitira ere.
Bilboko Udalak eta Gizagunek elkarlanean jarraituko dute urte amaiera arte, gazteak eta gizarte osoa alkoholaren kontsumoaren inguruan sentsibilizatzeko xedearekin. Horretarako, landa-lana eta kaleko zuzeneko harremana ardatz izango dituzte.