Palestinaren aldeko elkarretaratze jendetsua egin dute udaletxe aurrean

uriola.eus 2014ko abu. 21a, 15:27

Kanpainia BDZ Euskal Herriak deituta, gaur, abuztuak 21, elkarretaratzea egon da 13:30ean, udaletxe aurrean. Bertan izan dira konpartsetako lagunak eta beste hainbat norbanako.




"Israel genozida! No a la complicidad vasca!" lelopean egin dute elkarretaratzea eta Palestinaren aldeko oihuak nagusitu dira. Protestaren albo batera abuztuaren 11ra arte, Israelek hilado 1901 Palestinarren izenak zituen zerrenda luzea jarri dute eta Palestinako ikurrina erraldoi bat.