Abuztuaren 20tik 24ra bitartean, guztira, 12.264 pertsona sartu dira garaikur hori ikusgai egon den Terminus eraikinera. Txapelketa irabazten duen selekzioak garaikur hori altxatuko du.
Saskibaloiko talde eta jokalari guztiek lortu nahi duten Naismith Kopa 1967ko Munduko Txapelketan eman zen lehen aldiz, eta saskibaloiaren asmatzailetzat jotzen den James Naismith-i eginiko omenaldia da.
Munduko txapelketaren inguruko informazio-gunea Turismo Bulegoan Bilbao-Bizkaia
Turismo Bulegoan jendeari arreta emateko gune bat dago. Bertan egoiliarrek eta bisitariek kirol ekitaldi handi honen inguruko informazio eguneratua jasoko dute eta horrela Bilbo, Bizkaia eta Euskadiren nazioarteko proiekzioa sustatuko da, munduko saskibaloirik onenaren erreferente modura.