Gaur gauean, Athleticek Napolesen aurkako Champion Ligako partida jokatuko du San Mames Barrian. Hitzordu berezi honengatik, Udalak Bilbobuseko linea ezberdinetako zerbitzua luzatuko du, partida ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua erraztearren.
Azken irteerak
26. linea (Uribarri /San Mames)
Honela luzatuko du irteera-ordutegia:
- Jesusen Bihotzetik: 22:40 – 22:50tan.
38. linea (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus)
Ordutegia luzatuko du:
- Termibusetik: 23:00 – 23:20etan.
56. linea (La Peña-Jesusen Bihotza)
Ordutegia luzatuko du:
- Jesusen Bihotzetik: 22:40 – 23:00etan.
62. linea (San Mames/ Arabella)
Ordutegia luzatuko du:
- Jesusen Bihotzetik: 22:40 – 22:50tan.
80. linea (Altamira-Termibus)
Ordutegia luzatuko du:
- Termibusetik: 22:40tan.
Luzapena egonez gero, irteerak 10 eta 20 minutu geroago izango dira partidua amaitu bezain laster (“80. Altamira-Termibus” linea izan ezik, 10 minutu geroago aterako da).