Bilboko itsasadarrak San Miguel Ligako Bilboko V. bandera hartuko du

uriola.eus 2014ko abu. 28a, 15:57

Bilboko Itsasadarrak, bostgarren urtez jarraian, San Miguel Ligako Bilboko Bandera jasoko du; aurtengoa ligako 17.Jardunaldia izango da. Proba Traineruen Kluben Elkarteak (ACT) antolatzen du, Bilboko Udalaren babesarekin eta Deustu Arraun Elkartearen laguntzarekin.

Igandean, abuztuak 31, ospatuko den finalak 5.556 metrotako ibilbidea izango du, lau luze eta hiru ziabogekin. Berriro ere, bilboko Itsasadarra, 12.00etan Bilboko Udalaren aurrean hasiko den proba honen eszenatokia izango da. Sailkatutako 12 traineruak hiribilduaren urak zeharkatuko dituzte Arrupe Zubiraino, Salbeko Zubitik eta Deustuko Unibertsitatetik ere igaroko dira, Udalaren aurrean amaiera emanez probari.

Gizonezkoen lehiaketa hiru txandatan banatuko da:

- 1.go Txanda: Sailkapen Nagusian 12., 11., 10. eta 9. postuan dauden lau taldeek hartuko dute parte.

- 2. Txanda: Sailkapen Nagusian 8.,7., 6. eta 5. postuan dauden taldeek hartuko dute parte.

- 3. Txanda: Azkenik, 3. Txandan Sailkapen Nagusian 4., 3., 2. eta 1. postuetan dauden taldeek hartuko dute parte.

Txanda baikoitzean 4 traineruk hartuko dute parte, banakako erlojupeko sistema erabiliko dute eta ontziak minutu bateko aldearekin irtengo dira.

V. edizio honetan Hondarribia Orsa, Orio Babyauto, Kaiku Ambilamp, Cabo, Portugalete Eulen, San Juan Iberdrola, Tiran Pereira, Zierbena Bahías Bizkaia, Astillero, San Pedro Ecolmare, Urdaibai Avia eta Pedreñako traineruak lehiatuko dira Bilboko Bandera lortzeko.