Munduko Saskibaloi Txapelketa

EH Bilduk elkarretaratzeekin jarraituko du Munduko Saskibaloi Txapelketaren harira

uriola.eus 2014ko ira. 1a, 09:00

"Askatasuna Euskal Herriarentzat" lemapean, EH Bilduk elkarretaratzeak egin ditu asteburuan BECen. Mobilizazioen bidez, mundutik datozen saskibaloi zaleekin euren aldarria partekatzea bilatzen dute. Aste barruan ere, protesta gehiago iragarri dituzte Bilbon.

Larunbatean hasi ziren Munduko Saskibaloi Txapelketako partidak Bilbao Exhibition Centerrean (BEC); lehenengo faseko C multzoko partiduen egoitza izaten ari da. Txapelketa abuztuaren 30a eta irailaren 14a bitartean jokatuko da.

Munduko osoko saskibaloi talde eta zale ugari Bilbora hurbilduko direla baliatuz, EH Bilduk elkarretaratzeak deitu ditu "Freedom for the Basque Country" lemapean.

Lehenengo mobilizazioa BEC aurrean izan zen larunbatean bertan, abuztuak 30, 20:00etan. Atzo, igandea, bigarren bat egin zuten ordu eta toki berdinean; eta Barakaldoko azken elkarretaratzea bihar izango da, asteartea, izando da 16:00etan.

Bilbon ere beste hainbat hitzordu zehaztu dituzte aste honetarako. Gaur, astelehena, 12:00etan Arriagako plazan; irailaren 3an, asteazkena, 12:00etan, Arriagako plazan; eta ostegunean, irailak 4, 12:00etan Guggenheimean.