Ur mozketak eta espaloiaren okupazioak bihar Bilbon

uriola.eus 2014ko ira. 1a, 01:00

Bihar, irailak 2, espaloia okupatu eta aparkalekuak kenduko dira Saralegi plazan eta Zumalakarregi etorbidean. Gainera, Aizerrotabidean, Jasokunde auzoan eta Loruri etxaldean, ura kenduko dute ur-sarean lotura-lanak egiteko.

Udalak jakinarazi duenez, bihartik, irailak 2, hasita eta hiru astez, espaloia okupatu eta aparkalekuak kenduko da Saralegi plazan, 8. zenbakiaren parean, lorategia egiteko. Bidea etengabe libre egongo da oinezkoentzat.

Zumalakarregi etorbidean ere, bihartik hasita eta bi astez, espaloia okupatu eta Udaletxerantz doaz zirkulazio-errei bat itxi egingo da, Jose Maria Makua plazaren aurreko ezpondan tratamendu-lanak egiteko. Bidea irekia egongo da oinezkoentzat eta ibilgailuek beste erreietik igaro ahalko dute.

Bestalde, bihar, asteartea, 16:00etatik 20:00etara, ura kenduko dute Aizerrotabideko 22,24 eta 46 zenbakietan; Jasokunde auzoko lehenengo zenbakitik 14ra; eta Loruri etxaldeko 114an. Era horretan, ur-sarean lotura-lanak egingo dituzte.