Zabalik dago 2014-2015 ikasturteko Haurgune eta Kidegune programetan izena emateko epea

uriola.eus 2014ko ira. 1a, 10:00

Irailaren 11a arte eman daiteke izena www.bilbao.net web orrian, udalaren informazio zenbakian (94 401 00 10) edo `Bilbao Click´ bulego elektronikoetan.

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Umeen Gaietarako Zerbitzuaren bidez, 2014-2015 ikasturteko Haurgune eta Kidegune aisialdi-programetan izena emateko epea ireki du. Epe hori gaur hasi eta irailaren 11ra artekoa izango da.

Plazen zozketa publikoa Umeen Gaietarako Zerbitzuaren bulegoetan (Aznar eraikineko 4. solairua) egingo da irailaren 16an, goizeko 10:00etan. Emaitza, berriz, biharamunean ikusi ahal izango da Udalaren web orrian edo barrutietako udaltegietan. Plaza lortzen dutenek inskripzioa irailaren 17tik 19ra bitartean formalizatu ahal izango dute. Ezinbestekoa da umea Bilbon erroldatuta egotea.

Hiru modu daude aurreinskripzioa eta inskripzioa egiteko; Udalaren web orriaren bidez ( www.bilbao.net ); Udalaren informazio-telefonoan (astelehenetik domekara, 08:00-20:00: 010/944010010); edota barrutietako udaltegietan dauden `Bilbao Click´ bulego elektronikoetan.

Irailaren 25etik aurrera, Umeen gaietarako Zerbitzuak telefonoz deituko die itxaron-zerrendan daudenei, harik eta hutsik dauden plazak bete arte.

Zientziak jorragai

Hamarretik gora zientzia aukeratu dira ikasturte honetarako: arkeologia, astronomia, botanika, zoologia, psikologia, kriminologia edo matematikak, esterako. Euskaraz eta gaztelaniaz jorratuko dira gaiok. Helburu nagusia, asmamena eta sormena lantzea. Lagun berriak egiteko proportzioa izango dute, elkarrekin bizitzen ikastekoa eta eskolatik irtendakoan edo astegoienetan denbora librea zertan eman edukitzekoa.

Kidegune programa 9-11 urteko umeentzat da (2003-2005en jaioak). Programa hau barikuetan eta zapatuetan egingo da 17:30etik 19:30era bitartean. Egun eta talde bakoitzerako 15 plaza eskaintzen dira.

Haurgune programa, ostera, 5-8 urteko (2006-2009an jaioak) umeei zuzendutakoa da. Astelehenetik eguenera dago zabalik, 17:30etik 19:30era bitartean. Talde bakoitzak gehienez 12 plaza ditu.

Jardueren programa zabala antolatu da zientzien inguruan. Programa biak Begoña, Irara, Otxarkoaga, Deustu, Zorrotza eta Castañosko Udaltegietan  eta Zazpi Kaleetako lokal batean gauzatuko dira.