Jaialdiaren hasierako ekitaldian gaur ─irailak 4─ izango da Laura Dekker nabigatzaile gaztearekin; Maidentrip filma aurkeztuko digu, non bere istorioa kontatzen duen, hedabideetan eztabaida handia sortu zuena, bere ametsa bakarka munduari bira ematea zela adierazi baitzuen, eta 14 urte besterik ez zituen orduan.
Bestalde, aurten lehian munduari bira emango dioten estropada nagusien ─Volvo Ocean Race, Barcelona World Race, eta Vendée Globe─ parte-hartzea eta lankidetza ere izango da, eta parte-hartzaile garrantzitsuak etorriko zaizkigu, bai iraganekoak eta bai egungo edizioetakoak. Eric Tabarly nabigatzaileari omenaldia egingo zaio, non bere bizitza berrikusiko den, baita bela-munduari egin zizkion ekarpen ugariak ere.
Egitaraua
- Irailaren 4a. 19:00etan, jaialdiaren hasiera-ekitaldia. Man at sea; Tara Tari-ren abenturak; hitzaldia: Maidentrip.
- Irailaren 5a. 16:00etan, abentura saioa: bela-abenturazko film laburren sorta: Deep Water (Munduari Bira lehen estropada). 19:00etan saio berezia: “Vendée Globe” estropada; Un Vendée Globe Signé Desjoyeaux; la Vendée Globe-n parte harturiko gonbidatuekin hitzaldia; François Gabart, Coureur au largue.
- Irailaren 6a. 16:00etan, abentura saioa: bela-abenturazko film laburren sorta; Tabarly (Eric Tabarly nabigatzaileari omenaldia). 19:00etan saio berezia: “Volvo Ocean Race” estropada; To the ends of the earth; 2011-2012 edizioko film ofiziala; 2014-2015 edizioaren aurkezpena (Volvo Ocean Raceko parte-hartzaileekin hitzaldia).
- Irailaren 7a. 16:00etan, abentura saioa: Les Aventuries de la Houle; bela-abenturazko film laburren sorta; Hitzak munduaren biran. 19:00etan saio berezia: “Barcelona World Race” estropada; 2010-2011ko edizioaren laburpena; Beyond 360; 2014-2015 edizioaren aurkezpena (parte-hartzaileekin hitzaldia).