Ezaguna zen Mazarredoko aterpetxea eraisteko udal gobernuaren erabakia eta urtetan leku horretan emadako zerbitzua beste nonbaitera leku aldatzeko premia. Urtea amaitzean, Mazarredotik gertu dagoen Uribitartera aldatuko da aterpetxera. Bilbao Kirolak erakundeak bertan izan duen egoitzara, hain zuzen ere.
Aurrerantzean, baina, Udalak Bilboko kaleetan bizi diren pertsonentzako arreta egoitzen eredua berritzea erabaki du. Gizarte Ekintza Saileko ordezkari Juan Felix Madariagak eman zituen atzo zerbitzu aldaketaren gaineko azalpenak. Epe ertainean, datak zehaztu gabe, hirian zehar hiruzpalau aterpetxe zabalduko dira. Bakoitzak 20-25 pertsonarentzat lekua izango duelarik. Arreta eredu hori "garestiagoa" bada ere, Madariagaren iritziz "hurbilagoa", "jasangarriagoa" eta gizartearen ikuspegitik "interesgarriagoa" da. Madariagak ez du aterpe berri horien balizko kokapenik aipatu.