Deustuko arraunlariak jaun eta jabe Zarautzen

uriola.eus 2014ko ira. 8a, 12:17

Argazkia: Sabin Anuzita

Hurrengo denboraldian KAE-1 mailan lehiatzeko txartelaren jabe egin dira deustuarrak Zarautzeko estropadan gailendu ostean. Getaria edo Zumaiko taldeek astebete barru jokatuko den San Miguel Ligako play off-ean lortuko duten emaitzaren zain egon beharko dute deustuarrek.

Erandion eta Santanderren duela astebete gertatu bezala, lehen postua eskuratu zuen Tomaterak Zarauzko helmugan joan den larunbatean. San Pedro Bko traineruari 12 segundo atera zizkion eta Arkotekoari 30 segundo. Deustuko taldea izan da KAE-1 mailara igotzeko play off-eko jardunaldietan bizkorren.

Deustuarren maila igoera Getaria edo Zumaiako taldeen esku dago. Izan ere, hurrengo asteburuan Bermeo eta Portugaleteko uretan jokatuko den San Miguel Ligako play off jardunaldietan Zumaia edo Getaria lehen bi postuetan geratuz gero bakarrik egingo dute gora deustuarrek. Adituen arabera, ez da erraza izango Astilleroko taldea mailari eusteko faborito baita.

2014/15 denboraldiko aurkezpena

Hurrengo astelehenean, irailak 15, Deustuko arrun clubak 2014/15 denboraldian lehiatuko diren taldeak, kategoria guztietakoak, aurkeztuko ditu. Hitzordua 18:00etan izango da taldeak Erriberan duen egoitzan.

 

[2014/09/05] Deustuko arraunlariek eskura dute KAE-1 mailara igotzeko aukera

Deustu Arraun Taldea