Bilboko Udalak jakinarazi duenez, bihar, irailak 9, lurrazaleko aparkaleku berria egiteko lanak hasiko dira Aizerrotabidean, 34. zenbakiaren parean. Lanek hiru hilabete iraungo dute, gutxi gorabehera, eta okupatutako den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz.
Gainera, bihar ere, ura kenduko da 16:00etatik 18:00etara bitartean, Tristan de Legizamon kaleko 1. zenbakitik 3.era; azken zenbaki honetan dagoen ur-hartunea berritzeko. Bigarren ur mozketa bat egongo da 16:00etatik 18:00etara, Uribitarte pasealekuko 13 eta 14 zenbakietan; baita, Uribitarte kaleko 24.enean ere; Udal sarean balbulak konpontzeko.