Arabellan txupinazoa eta Olabeagan tortilla eta playback txapelketa

uriola.eus 2014ko ira. 11a, 10:36

Seigarren jai eguna dute Olabeagan. Arabellan, berriz, gaur arratsaldean emango diete auzoko jaiei hasiera. Bihar, ostirala, Solokoetxe eta Mallonaren txanda izango da.

19:00etan botako dute Arabellan aurtengo jaiei hasiera emango dien txupina. Ordubete beranduago zabalduko dute txosna eta 21:00etan Palabras Mayores taldeak musika kontzertua eskainiko du. Hori lehen eguneko egitaraua. Auzoko bizilagun, elkarte eta merkatarien lanari esker, lau eguneko jai egitaraua izango da Arabellan -igandera arte-.

Olabeagan denetik gertatu da -eta gertatzeke dago- Acero auzoko futbol tadeak joan den larunbatean pregoia bota zuenetik. Jai batzordeak pregoilari izendatu zituen jokalariak Preferente mailara igotzea lortu ostean. Gaur, esaterako, norgehiagokan lehiatuko dira olabeagatarrak, tortilla txapelketan lehenik (19:00) eta playbackean gero (22:00). Lehia alde batera utzita, afalostean, Admon Noeway Band taldearen kontzertua (22:30) eta DJ Ekaren emanaldia (00:30) izango da.

Solokoetxen eta Mallonan, berriz, bihar -ostirala- hasiko dira auzoko jaiak.

 

Arabellako jaiak 2014 - Egitaraua

Irailak 11, osteguna

19:00 Txupina

20:00 Txosnaren irekiera

21:00 Musika saioa: Palabras Mayores

Irailak 12, ostirala

18:00 Txupina

19:00 Umeen mozorro txapelketa + Umeentzako txapa tailerra

20:00 Kaixukada batukada

21:00 III. patata tortila lehiaketaren aurkezpena.

22:00 DJ Anpulu

00:00. Las Fellini Show

01:00 DJ Ivan MG

Irailak 13, larunbata

10:30 Diana eta kalejira Bilboko Udalaren Txistulari Bandarekin

10:30 `Artesanias Merindades´ azokaren irekiera

11:00 IV Paella lehiaketaren hasiera. (11:00-11:45 izen ematea)

11:30 Umeentzako puzgarriak

12:30 Fanfarria El Despiste taldearekin

14:00 Paellen aurkezpena

16:30 IV. Mus Txapelketa

18:00 IV. igel-toka txapelketa

18:00 Umeen jolasak

20:00 Buruhandiak

20:30 Txorizo banaketa (pintxo-potea)

23:00 Andromeda taldearen berbena

Irailak 14, igandea

11:00 Diana, umeen igel-toka, puzgarriak eta aurpegi margozketa

14:00 Bazkari herrikoia

18:00 Merkatu herrikoia. Ekarri nahi duzuna (erosi, saldu edo aldatu)

18:30 Zunba

20:00 Txokolatada

21:00 Traka eta jaien amaiera

Olabeagako jaiak 2014 - Egitaraua

Irailak 11 osteguna

19:00 Tortilla txapelketa

20:30 Tortillen aurkezpena

22:00 Playback txapelketa

22:30 Kontzertua: Admon Noeway Band

00:30 DJ Eka, atzoko eta gaurko abestiak

Irailak 12 ostirala

17:00 Molto motorren IV. lasterketa

19:00 Txupinazoa + kalejira buruhandiekin

19:30 Umeentzako berbena

20:00 Las Mini Candisen emanaldi itzela

21:00 Mozorro afaria: plater konbinatuak

23:00 Disko festa: DJ Imanol Gomez Solaun + Cacique festa hainbat sarirekin

Irailak 13 larunbata

10:00 Marmitako txapelketa

12:00 Umeentzako parkea

12:00 Gargantua

13:00 Kalejira Kukun batukadarekin

14:00 Marmitako aurkezpena

14:30 Adinekoen bazkaria

16:00 Bingoa

17:00 Mus arin txapelketa

19:30 Magia showa Oliver magoarekin

20:30 Motorren topaketa Las Iguanas taldearen eskutik

23:30 Berbena Koskor taldearekin

Irailak 14 igandea

10:00 Artisautza eta bertako produktuen azoka

12:00 Meza

12:00 Umeentzako parkea

13:00 Euskal dantzen emanaldia, Haize Alai dantza taldeak eskainia

14:00 Txistorrada herrikoia

15:00 Paella herrikoia

16:00 Umeentzako parkea

16:30 Bingoa

18:00 Bilbainadak, habanerak eta kanta herrikoiak Arotza Mozoren eskutik

20:00 Sari banaketa + azken traka + "Gaixoa ni"

 

 

 

[2014/09/08] Uribarri eta Matikoko jaietako aurrerapena

[2014/09/03] Solokoetxe ere jaietarako prest

[2014/09/01] Iraileko jai herrikoiak: Arabellan, Zorrotzan, Solokoetxen eta Uribarrin