Berria.eus agerkariak jasotzen duenez; EH Bilduk adierazitakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak ez zizkion eman nahi izan instrukzio epaileari horrek eskatutako Ertzaintzaren bi barne instrukzio. Beltran de Herediak gaur goizean aitortu duenez, bere departamentuak ez zizkion epaileari eskatutako dokumentuak bidali, baina justiziarekin "kolaboratzeko" prest agertu da.
Instrukzioetako bat Ertzaintzaren istiluen kontra erabilitzen duen materialaren protokoloarekin zerikusia duena da (73. zenbakidun instrukzioa), eta bestea, biltzeko eta manifestatzeko eskubidea arautzen duena (6. zenbakidun instrukzioa).
Beltran de Herediak dioenez, bi dokumentuek ez dute Cabacas auziarekin zerikusirik, eta horregatik ez zizkioten epaileari bidali. Horren berri emateko idazkari bat bidali zuten Ana Torres epailearengana eta berak zer erantzun zain omen zeuden.
Iturria: berria.eus