2014-2015 ikasturteko udal ikastaro eta tailerretan izena emateko epea hasi da

uriola.eus 2014ko ira. 12a, 09:00

Atzo, irailak 11, hitzorduak emateko zozketa egin ostean, inskripzioak irailaren 15etik 25era bitartean, biak barne, egin ahal izango dira. Urriaren 2tik aurrera libre geratu diren plazak betetzeko eta gela irekietan matrikulatzeko epea irekiko da.

Gaur bertan, irailak 12, Ibaiondo Udaltegian atzo egin zen zozketaren emaitza Udaltegietako iragarki tauletan jarri da eta, horretaz gain, Udalaren web gunean, www.bilbao.net, eta 944 010 010 edo 010 zenbakietara deituta kontsultatu ahal izango da. Gainera, horrela eskatu dutenek, emaitzaren jakinarazpena sms mezu edo mezu elektroniko baten bitartez ere jasoko dute.

Kultura, Berdintasun, Aisia eta Kirolerako Ikastaroak

Aukeratutako pertsona bakoitzari izena emateko hitzordua eman zaio. Inskripzioa egiteko epea irailaren 15etik 25era bitartekoa da, biak barne. Une horretan aukeratutako zentroan edo zentroetan eskura dauden jardueren artean hautatzeko modua egongo da. Gehieneko muga tailer bikoa da, aisia eta kirola eta berdintasunaren alorretan, eta jarduera bakarrekoa kultur tailerretan. Nahi den jarduera aukeratzerakoan, bakoitzari dagokion kuotarekin abonu-agiria inprimatuko da diru-sarrera egiteko. Abonu-agiri honetan ordainketa egiteko azken eguna ere agertuko da. Ordainketa egin ezean, plaza hutsik eta libre geratuko da.

Urriaren 2an, libre gelditu diren plazak betetzeko eta gela irekietan matrikulatu ahal izateko inskripzio epealdi berria zabalduko da. Udaleko ikastaro eta tailerretan parte hartu nahi duten guztiei irekita egongo den inskripzio epealdia izango da hau, baita, aurre-inskripzioa egin ez dutenentzako ere. 

Osasunerako ikastaroak adineko pertsonentzat

Inskripzio epea bukatuta, irailaren 15ean plazak adinaren arabera esleituko dira, hau da, zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta lehentasun handiagoa. Egun berean, plazak esleitzen direnean, ikastaroa noiz hasiko den jakinaraziko da. 

Kenkariak

Prezioetan kenkaria edukitzeko eskubidea izanez gero, inskripzioa egin aurretik egoera hau akreditatu beharko da barrutiko edozein bulegoetan eta dagokion dokumentazioa aurkeztuta. Dokumentazio hau aurkeztu ezean, tarifa arrunta ordaindu beharko da.

Tramite guztiak, Barrutietako Udaltegietan eta Hiritarrentzako Arreta Bulegoan kokatutako bulego elektronikoetan, Udalaren web gunearen bidez, www.bilbao.net, eta 94 010 010 edo 010 telefonoetara deituta egin daitezke.

 

Zozketako emaitzak + ikastaro eta tailerren gidaliburua