Athletic

Senyerak eta Ikurrinak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Elorriaga 2014ko ira. 12a, 20:12

Athletic-Club

Athleticek Camp Nou zelaian jokatuko du bihar arratsaldeko lauretan. Bartzelona, nahiz eta soilik ligako bi partida jokatu diren, sailkapeneko lehena da, bi partiduak irabazi dituen talde bakarra delako. Diada ospatzeko, Senyeradun elastikoarekin irtengo dira jolastera lehen aldiz Camp Nou zelaian, partidu ofizial batean. Atheticek, berriz, Fernandez Borbalan epailearen iritziaren zain egongo da Ikurriñaren koloreak daraman kamisetarekin jokatzeko.

Bi astez partidurik jokatu gabe egon dira zuri-gorriak, baina hurrengo 23 egunetan zazpi norgehiagoka jokatu beharko dituzte, Txapeldunen Ligako bi partiduak kontuan hartuta: Barça, Shakhtar, Granada, Rayo, Eibar, Bate eta Madrid. Beraz, bi aste hauetan, datorren guztia patxada apur batekin prestatzeko denbora eduki dute. 

Baina Txapeldunen Ligako lehenengo partidua baino lehen Bartzelona ahalguztidunaren etxean jokatu behar dute. Lehoiek 10 urte daramatzate Bartzelonaren etxean galtzen, eta bolada hori apurtzeko une egokia izango da. Luis Enriquek Athleticen filosofia eta jokatzeko era goretsi du gaurkoan, eta beraientzako ez dela partidu erraza izango iragarri du. Izar guztiak jolasteko prest ditu, Luis Suarez izan ezik, eta bere arazo bakarra hau da: zein izar utziko duen aulkian. Munir gaztea, selekzioarekin debuta egin eta gero, lehenengo taldean jokatzen jarraituko duen jakingura badago ere.

Zuri-gorrien artean, Lezaman, irrika da nagusi. Aldaketak egongo dira hilabete honetan, eta denek parte hartzeko aukerak izango dituzte. Batzuentzako, bere lehenengo minutuen garaia hurbil dago, entrenamenduetan argi eta garbi igertzen da. Lehoi guztiak lana gogotsu egiteko prest daude eta ibilbide honen lehenengo geltokia Bartzelonan dago.

Valverdek jokalari honek deitu ditu: Iraizoz, Laporte, San Jose, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Ibai, Iago Herrerin, Susaeta, Iraola, Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Viguera, Guillermo, Balenziaga eta Unai Lopez. Bat kanpoan geldituko da bihar.