Jone Artola Tuterako ospitalean zainketa berezietan dago

uriola.eus 2014ko ira. 15a, 09:38

www.eitb.com

Ugaitz Perez euskal presoaren hiru senidek istripua izan zuten igande goizaldean Tuteran. Zaurituen artean Jone Artola dago, Etxerateko bozeramailean eta 2013ko Aste Nagusiko txupinera.

Etxeratek eman du berria sare sozialen bidez. Valentziako Albocasser espetxetik zetozelan izan zen ezbeharra. Auto bat errepidetik irten zen AP-68 errepidean, 211,2 kilometroaren parean, eta kontrako errailean iraulita geratu zen. Bigarren auto batek ezin izan zuen iraulitako autoa sahiestu eta elkar jo zuten.

Bigarren autoan Ugaitz Perez preso bilbotarraren hiru senide zihoazen; Jone Artola, bere semea eta senarra. Beste ibilgailuko emakume bat kolpearen ondorioz hil zen, haurdun zegoela jakinarazi dute eta zaurituetako bat Jone Artola da. EITB.com-en jakitera eman dutenez, Tuterako Sofia Erregina ospitalean dago, zainketa berezietan. Naiz.eus-en irakur daitekeenez, ebakuntza egin beharko diote Artolari, hezurren bat hautsita baitu. Artolaren hurbileko lagunek URIOLAri jakinarazi diotenez, izterra eta sahietsen bat hautsita ditu, eta besoa ere minduta du.

12:00etan Etxeratek istripuaren inguruko zehetasun gehiago emango ditu.