Uda pasa ostean, Osakidetzaren jarrera ez da batere aldatu. Enplegu publikoa sortzeari eta jardunaldia ez igotzeari entzungor egiten jarraitzen du eta, mahai gainean proposamen zahar eta orokorrak bainao ez ditu ipini, gainera horietako asko martxan dira jada. Berriro ere, kea saldu nahi digute.
Ezin ahaztu kontratazio eta langile falta muturreko egoera batera eramaten ari direla Osakidetza, beti ere Aurrekontuen eta estatu mailako legeen aitzakiapean. Baina ez al da PNV bera Aurrekontuetan osasunerako diru kopurua jaisten duena, beste partida batzuetan lotsagabeki gastatzen duen bitartean, AHTrena kasu? Ez dago aitzakiarik, borondate politikoa falta baizik: ez dute marko propioa bultatzen eta kudeaketarako diren zirrikitu txikiak politika antisozialak aurrera eramateko baliatzen dituzte.
Horregatik, LABetik hiru dei luzatzen ditugu. Lehenik Osakidetzako Zuzendaritzari arduraz jokatzeko eta ez gaitzatela gatazka gogor baterantz eraman. Bestaldetik, gainontzeko sindikatuei batasun sindikala indartzeko eta ez joateko Osakidetzarekiko aldebiko bileretara. Ez azkenik, langile eta erabiltzaileei ahaleginari eusteko, mobilizazioekin jarraitzeko eta euskal osasun sistema publikoaren defentsan tematzeko, kalitate eta lan baldintzen arloan eredugarria izan beharko litzatekeena.