Solokoetxeko jaiak: "Jende gehiago gauez zein egunez"
Amaitu dira asteburuan (12,13 eta 14) egin ditugun jaiak, auzotarrek izan dute gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera. Gainera, iaz ez bezala eguraldiak lagundu digu. Jende gehiago etorri da gaueko konzertuetara, eta egunez auzotar gehiagok hartu du parte ekintza ezberdinetan; adibidez mozorroen desfilean, umeen molto motor karreran, herri bazkarian… Indarra hartzen ari zen mus txapelketa aurten pobretxo geratu da Bartzelona-Athletic partiduaren ordu berean zelako. Igandean bazkaria eta gero antolatuta zeuden jolasak bertan behera geratu ziren bota zuen ekaitzaren erruz.
Orain sei urte berreskuratu ziren jaiak jada sendotuta daude komertziante eta auzotarren artean, falta da jende gehiago inplikatzea jai batzordean, urte osoan egiten den lanaren zama eramangarriago izateko.
Arabellako jaiak: "Mus txapelketak bere intentsitate osoa mantendu du"