Bilborekin bat Londres, Munich, Baku, Bruselas, Copenhague, Glasgow, Amsterdam, Budapes, Erroma, Dublin, Bukarest eta San Petersburgo izango dira txapelketaren egoitzak. Kanpoan Minsk, Cardiff, Estokolmo, Jerusalen, Skopje eta Sofia gelditu dira. Txapelketaren lehenengo partidua Munichen jokatuko da, eta finala, Londresen.
San Mamesek, eserlekuen kopurua dela eta, ezin zezakeen final-erdi edota final-laurdenen partiduak jaso. Horregatik, lehenengo faseko (ligaxkan jokatzen dena) hiru partidu jokatuko dira, eta final-zortzirenetako partidu bat, lau guztira. Hori da momentuz eman duten informazio guztia. Egutegia eta Bilbon jokatuko duten selekzioen izenak ez ditugu urte horretararte jakingo.
Europako 24 selekzio onenek parte hartuko dute lehiaketa honetan. Oraindik ez dute argitu egoitzen zozketa nolakoa izango den, beraz, Espainiako futbol taldea, sailkatzen bada, ez dauka San Mamesen jokatzeko segurtasuna. Momentuz, aukera soil bat da, eta hurrengo hilabeteetan UEFAk argitu beharko du nola antolatu nahi duen Euro 2020a.