Auzitegi Nazionalak 29 urte eta erdiko zigorra ezarri dio Oihana Mardarasi, 2008ko abenduaren 31an, EITBren egoitzaren kontrako atentatuan parte hartzeagatik. EITBk jakitera eman duenez, 3. Zigor Salak atentatuaren egiletzat jo du santutxuarra eta hondamen, legez kanpoko atxiloketa eta lapurreta delituengatik kondenatu du.
Sententziaren arabera, Mardaras Basakatu komandoko kide zen 2008an, Ibai Beobide eta Itziar Morenorekin batera, besteak beste, eta euren xedea, EITBren aurka egitea zen. Idatziak dioenez, hiruren artean, EITBren aurka egiteko 100 kiloko lehergailua prestatu zuten. Atentatuaren aurreko egunean, abenduaren 30ean, hiru gazteak Buiagoiti auzora joan zirela ere jasotzen du sententziak, eta bertan, lehergailua eramateko furgoneta bat lapurtzen ahalegindu zirela. Gidaria bat mehatxatu zuten arma baten bidez, eta Arrigorriagara arte burua estalita eraman zuten bertan zuhaitz batera lotuta utziz.
[2014/09/08] Oihana Mardaras santutxuarra EITBren aurkako atentatuagatik epaitzen ari dira Madrilen