2014ko urtarriletik abuztura arteko epean, 31.215 ostatu gau irabazi ditu Bilbok. Iazko datuekin alderatuz, %3,4 ostatu gau gehiago izan dira aurtengo lehen zortzi hiletan.
Bidaiarien etorrera, hortaz, %6,3 handitu da aurtengo abuztuan, batez ere turista atzerritarrek eraginda (%15,8). Estatu espainiarreko turistak aldiz gutxitu egin dira (-1,5%).
Abuztuan Bilboko hoteletan gaua eman duten bidaiarien artean, 45,9% estatu espainiarreko turistak izan dira. Gehienak madrildarrak (18,9%) eta horien atzean kataluniarrak (18,7%). Turista atzerritarren artean aldiz, frantsesak izan dira nagusi (28,1%) eta neurri txikiagoan italiarrak (12,2), Erresuma Batukoak (8,9) eta alemaniarrak (7,5).
Batez beste 2,13 ostatu gau eman dituzte abuztuan Bilbora etorri direnek, 2013ko abuztuan baino gehiago. Orduan, batez beste, 2,06 ostatu gau izan ziren Bilbon.
Iturria: Eustat