Langabezi sarirako eskubiderik ez dutela salatu dute etxeko langileek Eusko Jaurlaritzaren aurrean

uriola.eus 2014ko ira. 25a, 13:00

Eragile sozial, politiko eta sindikalek elkarretaratzea egin dute goizean, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, etxeko langileak "langabezian geratzen direnean laguntza eskubiderik ez dutela" errefusatzeko.

Protestaren bidez salatu nahi izan dute, DBE-a (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) eskatzerakoan Lanbidek "maiz" ez diela onartzen, "baja borondatezkoa izan dela argudiatuz". Honen aurrean, Lanbidek, Gizarte Segurantzako informazioa "inongo azterketarik gabe" erabiltzen duela mahaigaineratu dute, "enplegatzailearen testigantza soilean oinarrituta". Baina "askotan, langilea kaleratua izan dela" azaldu dute eta enplegatzaileak "ez duela onartu nahi kalteordaina aurreztearren".

Diotenez ere, "Lanbidek borondatezkotzat jotzen du baja, enplegatzaileak langilearen bajaren arrazoia azaldu ez badu ere".

Guzti honen aurrean, etxeko langileen eskubideak, desenplegu sarirako eskubidea eta DBE-a jasotzeko eskubidea aldarrikatu dituzte.