Kinieletatik kanpo zegoen hautagaia zen Juan Maria Aburto, besteak beste, 2013ko urtarriletik Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu karguaren arduradun baita. Atzo iluntzean ezagutu zen bere hautagaitza. Bizkai Buru Batzarrak eta EAJko Batzorde Arteko Organoak Bilboko alkatetzarako zerrendaburu proposatu dutela zabaltzean. Hortaz, EAJko alderdikideen babesa eskuratuz gero, azaroaren 25ean 2015eko udal hauteskundeetako behin betiko zerrendak argitaratzean berretsiko da Aburtoren hautagaitza.
Juan Maria Aburto 53 urteko deustuarra da, Zuzenbidean lizentziatua eta Foru Aldundiko funtzionarioa. Azken urteetan euskara ikasi eta prentsaurrekoak eta elkarrizketak euskaraz eman ditu. 1991 eta 1994 bitartean Juan Maria Atutxaren lantaldean jardun zuen Barne sailean. 1994tik hainbat karguren ardura izan du Bizkaiko Foru Aldundian, besteak beste, Gizarte Ekintzako diputatua eta Aldundiako bozeramalea izan da.