Prim eta Aurrekoetxea kaleen arteko orubea "auzoko birika" bihurtu nahi du Udalak

uriola.eus 2014ko urr. 2a, 11:45

Argazkia: Google

Plaza bitan banatutako 4.500 metro karratu egongo dira eta, horri esker, auzoan egoteko lehen gunea sortuko da. Alde bietako bat berdegunea izango da eta besteak zoladura izango du. Altuera ezberdinetan egongo dira eta arrapala batez eta eskaileren bidez egongo dira lotuta. Berdeguneak 1.400 metro karratutik gora izango ditu. Zuhaitz handiak, jarlekuak eta adinekoentzako aparatuak izango ditu, baita erdian iturri bat ere. Datorren astean hasiko dira lanak.

Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailak Prim eta Aurrekoetxea kaleen arteko orubea Prim "auzoko birika" bihurtuko du, "egoera onean uzteko lanak eginda". Orubearen jabeak Bilboko Udala eta ETS dira eta, hain zuzen, Bilboko Udalak ETSrekin egindako hitzarmen bati esker, berdegunea sortu eta auzotarrak egoteko 1.200 metroko azalera lortuko du. Orube mugakideekin lotuko da eta guztira 4.500 metro karratuko azalera lortuko da.

Berdegunean plaza bat egongo da eta honek zuhaitz handiak, jarlekuak eta adinekoak sasoian egoteko aparatuak izango ditu, baita plazaren erdian iturri bat ere. Berdegune horrek Primeko igogailu inklinatuak sarreran duen plazarekin bat egingo du eta guztira 3.000 metro karratutik gorako azalera sortuko da. Alde honek zoladura izango du, gainera, Primeko galtzada goratuko da plaza biak lotzeko. Bigarren plazan umeentzako jolasgunea eta jarlekuak egongo dira. Alde horiek biak; hau da, berdegunea eta zoladura griseko aldea, eskaileren eta arrapala baten bidez lotuko dira, segurtasuna bermatzeko.

Lan hauetaz baliaturik, ur-sarea eta saneamendu-sarea berrituko dira, baita espaloiko argiak ere. Argiei dagokienez, energia aurrezteko irizpidea kontuan hartuko da.

Prim eta Aurrekoetxea kaleen arteko orubea egoera onean uzteko plana alde hartako auzokideen partaidetza izan duen prozesu baten ondoren prestatu da. ETSrekin orubea lagatzeko hitzarmena sinatu ondoren proiektu bat burutu zen eta honetan orube mugakideak ere kontuan hartu ziren. Guztira, 4.500 metro karratu izango dira. Gainera, auzoan egoteko leku bakarra izango da.

Datorren astean hasiko dira lanak. Aurrekontua ia milioi bat eurokoa da. Prim eta Aurrekoetxea kaleen arteko orubea lehenetsia izan da Auzokide Planean.