Kurdistan eta Rojavari babesa agertzeko elkarretaratzea deitu dute

"Kurdistango herriaren kontrako sarraskia gelditu! Estatu Islamikoa inperialismoaren tresna" lelopean, elkarretaratzea deitu du Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenak gaur arratsaldean, 18:30ean, Plaza Biribilean.

Gaur, urriak 8, kalera ateratzeko deia luzatu dute Kurdistani eta Rojavari elkatasuna adierazteko. Azaldu dutenez, "momentu zailak" bizi dira Rojavako Kobanê kantoian, Estati Islamikoa, Turkia, Saudi Arabia, Qatar eta Estatu Batuen "laguntza ekonomikoa eta armatuarekin oso bortizki ari baita erasotzen lurralde hau, baita bere defentsan ari diren indar armatuak (YPG eta YPJ)".

Era berean, salatu nahi dute "momentu kritikoak bizitzen ari direla bertan; eta herri kurduaren eta bertan bizi diren beste gutxiengo etniko eta erlijiosoen aurkako sarraski berri baten atean egon gaitezkela". Gauzak horrela, Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenarekin bat egin eta datorren asteazkenean, urriak 8, 18:30etan  Plaza Biribilean, Rojavari eta Kurdistani elkartasuna adierazteko deia luzatu dute.