Euren burua espetxean entregatzeko epea urriaren 2an bukatu zitzaien Urtzi Martinez eta Jon Telletxea grebalarie eta ez zutela hori egiteko asmorik, argi utzi zuen Grebalariak Aske plataformak ostegunean bertan, Albiako lorategietan emandako prentsaurrekoan.
Geroztik ez da bi grebalarien inguruko informaziorik jaso baina herritarren aldetik, elkartasun keinu berriak ikusi ahal izan ditugu. Ostiral arratsaldean, elkartasun katea egin zuten Deustuko Erriberan eta egun berean, urriak 4, Endika Lahainek eta Gorka Suaiak Grebalariak aske abestia kaleratu zuten bi gazteei elkartasuna adierazteko asmoz. David Nanclares, Ibon Larruzea eta Gorka Chamorrok abestia sortzen lagundu dute.
Osteguneko agerraldian, Grebalariak Aske plataformak Askegunea deitu zuen larunbaterako, urriak 11, Deustuko Done Pteri plazan. Azaldutakoaren arabera, mugimendu feminista, eragile ekonomiko, erakunde politiko, gazte mugimendu eta sindikatuen artean bost orduko elkarretaratzea egingo dute eta gainera, beste hainbat ekintza egongo dira. Bukatzeko, eguerdiko 14:00etan, "ez zaituztegu bakarrik utziko" lelopean elkarretaratze masiboa deitu dute.