Alokairua mugatzeak etxebizitza eta negozio-lokaletarako sarbidea emango du

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa 2014ko urr. 6a, 12:20

Krisi ekonomikoak milaka pertsona uzten ditu etxebizitzarik gabe eta lanik gabe hiri honetan; bizitza duina izateko aukera kentzen zaie. Soldatarik gabe, babes sozialik gabe, bazterketara kondenatzen dituzte, diru-sarreren iturri berria zabaltzeko erremintarik gabe, beste norabide batzuk hasteko aukerarik ez daukatela.

Etxebizitza eta lana oinarrizko eskubideak dira. Etxebizitza erosteak hilero diru-sarreren %44 inguru hipotekarako uztea dakar, beraz, alokairuak aukera posiblea izan behar du. Administrazio publikoen eskuetan dago langabeziaren zerrenda eta etxebizitza-kaleratzeekin bukatzeko neurriak erraztea. Administrazio publikoek, Udalek, Diputazioek eta Gobernuek alokairuen mugak arautu eta lokal-erabilera eta etxebizitza publikoak bultzatu behar dituzte.

Bilboko Auzo Elkarteen Federaziotik alokairuak arautzeko neurriak proposatzen ditugu, alegia, jabetza publikoko lokalen alokairua muga dadila, herritarren diru-sarreren %15era. Halaber, lokal eta etxebizitza pribatuen alokairuek ez dezatela gainditu diru-sarreren %25a.

Neurri hauekin etxebizitza hutsei eta milaka lonjari irteera emango genieke, Bilboko Udalak 17.000 etxebizitza huts eta 400 lonja libre inguru baititu. Neurri honek laguntza erreala ekarriko luke ekintzaileentzat eta jarduera ekonomikoaren bultzadarako.