Bidaideak Bilbao BSRek 2014-2015 denboraldiko taldea aurkeztu du

uriola.eus 2014ko urr. 8a, 17:10

Argazkia: Bidaideak Bilbao BSR

Erronkaz betetako 2014-2015 denboraldiari aurre egingo dion BIDAIDEAK BILBAO BSR gurpil-aulkiko saskibaloi taldea aurkeztu dute gaur Bilboko Udaletxean. Taldeak urriaren 12an ekingo dio txapelketa ofizialari, Malagan jokatuko du AMIVEL taldearen aurka.

Bilbao BSRek, iaz gurpil-aulkiko estatu-mailako ligan bigarren postu historikoa lortu ostean, aurten Errege Kopa eskuratzea du helburu. Era berean, Ligako azken fasera pasatzea eta Euroleaguen parte hartzeko postuetan lehiatzea dute helburu.

Taldea, iazko denboraldiko ezaugarri  berdinekin osatuta dago. Aurten, Asier Garcia, Enaut De Angel, David Mouriz, Dani Diaz, Josetxu Leep, Amadou Tijane, Iñaki Reguero; Juan Felix Lopez, Jose Centeno eta Alex Mendiluzez aparte, harrobitik Patxi Suarez eta Ariel Calderon batu dira; baita Jorge Lerga kapitaina ere.
Beste behin, taldearen zuzendaritza teknikoa, Javier Sandomingo eta Gorka Santamaria tandemaren ardura izango da.

Taldeak, urriaren 12an ekingo dio txapelketa ofizialari, Malagan jokatuko duen AMIVEL taldearen aurkako partiduarekin. Etxeko lehen partida, ordea, urriaren 19an jokatuko du Badalonako Juventuten aurka.

Talde bizkaitarraren helburua, maiatza hasieran jokatuko den eta bigarren faseko lau talderik onenak batuko dituen Final Fourean egotea da. Hala ere, otsailak 21 eta Valladoliden jokatuko den Errege Kopan parte hartu nahi badu, Ligan taldeko lau onenen artean sailkatu beharko da. Aste batzuk geroago, 2015eko maiatzaren 12 eta 15a bitartean, taldeak Euroleaguen debutatuko du.