Solidaridad Obrerako lagunek estatu mailan aurkezten ari diren Contra la represión de la lucha, la lucha contra la represión dossierra aurkeztuko dute eta Grebalariak Aske Plataformakoek berriz, egun Bilbon 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean kalean emandako erantzunaren kriminalizazioa izango dute hizpide. Gogoratu behar da bi grebalari, Urtzi eta Telle, bi urte eta erdiko kartzela zigorra jaso ostean, datozen egunetan kartzelaratzeko agindua jaso dutela.
Solasaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Bilboko LABen egoitzan (Rekalde Zumarkalea 62 behea).