Aurreko greba egunetan bezala, manifestazio bat eginen dute goizeko hamarretan EITBren egoitzatik (Basurtuko Kaputxinoetatik), Sabino Arana etorbidea eta Gran Viatik barrena Foru Jauregira iritsi arte. Jauregiaren aurrean kontzentrazio bat eginen dute.
24 orduko greba egunak urriaren 3ean hasi ziren, gaurko egunarekin, hirugarren greba eguna beteko direlarik. Era berean, sindikatuek datozen egunetarako, urriak 15, 20, 21, 23 eta 24, egindako deialdiak mantentzen dituzte, urriaren 27tik aurrera greba mugagabeari paso egingo diotelarik.