Lanbideren laguntzengatik kaltetuen “defentsa eraginkorra” egiteko eskatu diote Arartekoari

uriola.eus 2014ko urr. 14a, 12:39

Gaur goizean hogei bat familiak Arartekoak Bilbon dituen bulegoetara joan dira kexa kolektibo bat aurkeztera. Kexa horren jatorria Eusko Jaurlaritzaren etengabeko murrizketak, prestazio sozialen kudeaketan egindako praktika txarrak eta aipatutako prestazio sozialen kudeaketarako Lanbidek ezarritako ordenamendu juridikoa betetzen ez duten gutunen bidalketa masiboak dira. “Gipuzkoako Lanbideren kaltetuak” bultzatuta, ekimen berdina gauzatu zuten Arartekoak Donostian duen bulegoetan.

 

Kexak erregistratzen zituzten bitartean, Bizkaiko gizarte eragilee ezberdinetako kideak erakinaren aurrean kontzentratu dira etengabeko murrizketak, praktika okerrak eta Lanbiden dagoen kaos eta nahas-pila justifikatzearren EAEn prestazio sozial ezberdinen jasotzaileek bizi duten jazarpen publiko, mediatiko eta poliziala errefusatzeko.

Bizkaiko gizarte eragileek aditzera eman dute, Arartekoak jarrera berdinarekin jarraitzekotan, protestak jarraituko direla azaldu dute: “horrela jarraituz gero, kontzentratzen jarraituko gara”.

Bestalde, Gizarte Ekintza eta Enplegu sailburuak orain arte izandako jarrera salatu dute: “Kontseilariak berriro ere egindako kanpaina komunikatiboarekin jarraituz gero, prebarikazioagatik salatuko dugu”.

1300 pertsonek ordaindu dute dagoeneko Lanbidek exigitutako zorra, Lanbidek prestazioak kentzearen beldurragatik. Horregaitk, gutunen afera hau “iruzur adibide garbia” baino ez dela adierazi dute, izan ere, gutun horietan ez du informazio zehatzik ematen. Kaltetuek informazio gehiago eskatu badute ere, ez dute jaso,  kaletetuen “babesgabetasun saiakera argia” dela azpimarratu dutelarik.

 

 [2014-10-01] Lanbidek bideratutako diru laguntza bueltan eskatzen duten 10.000 gutunen bidalketa salatu dute