Bilbao Night Marathon lasterketaren VI. edizioa jendetsuena izango da, 10.000 pertsonak parte hartuko baitute horretan. Lasterketak Bilboko hiriguneko kale nagusietan eta Itsasadarraren bi aldeetan zirkulazioa eten edo mugatzea eragingo du, urriaren 18ko, larunbata, arratsaldean eta gauean. Hala ere, itsasadarraren bi aldeen arteko konexioa bermatuko da, lasterketak irauten duen bitartean, Salbeko zubiaren eta Euskalduna zubiaren bitartez.
Udalaren gomendioak
Bilboko Udalak larunbat arratsaldean garraio publikoak erabiltzea gomendatu du, eta ibilgailua hartzea beharrezkoa dutenentzat, ibilgailu pribatua Etxebarri, Leioa edo Ansioko aparkalekuetan uztea gomendatu du, hirurak metro geltokien ondoan baitaude. Lasterketaren ibilbidean dauden garaje guztietarako sarbidea mugatuko da. Alde horretatik, Udalak bereziki eskatu nahi die Bilboko Athleticzaleei gomendio hori betetzeko, San Mames futbol-zelaiko partidura joateko orduan, lasterketak eragindako zirkulazio-mugak zaleak Athletic-RC Celta partidutik irteten direnean hasiko baitira. Era berean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Euskalduna jauregian 20:00etan emango duen kontzertura hurbiltzen diren pertsonek garraiobide publikoa erabili beharko dute eta ibilgailu propioa erabiltzen badute, 30 minutu lehenago, gutxienez, hurbildu beharko dute, Bilbora sartu eta ibilgailua aparkatzeko.
Auzoz auzo zirkulazio aldaketak hemen
[2014-10-09 15:00] Bilboko Gaueko Maratoiaren hasiera ordua atzeratu dute.