Zabalik da Zurriola hondartzan egingo den mosaiko erraldoian parte hartzeko izen ematea

uriola.eus 2014ko urr. 20a, 12:00

Koloredun aterkiekin eta egundoko eguraldiarekin hasi dituzte lehenengo entseguak Gipuzkoako hiriburuko Zurriola hondartzan azaroaren 8an egingo den mosaiko erraldoiari begira. 5.000 lagunek parte hartuko dute eta ekimenera bertaratzeko Gure Esku Dago plataformak busak antolatu ditu. Bilbon, Indautxu-Abandotik eta Deustutik irtengo dira.

 

Azaroaren 8an Gure Esku Dago plataformak Donostiako Zurriola hondartzan mosaiko erraldoia antolatuko du Euskal Herriak duen erabaki eskubidea aldarrikatzeko. Ekimenera bertaratzeko, plataformak busak antolatu ditu Bilbon Indautxu-Abandon eta Deustun. Bus tiketak Zuloa eta Kafe Antzokian eskuratu ahal izango dira Abandon eta Deustun, gaurtik aurrera Berbaizu, Biok kioskoa, Bordatxo eta Bidegorriedo tabernan edo zuzenean gureeskudagodeustu@gmail.com helbidean. Aurrerago, beste auzoetatik abiatuko diren busak ere antolatuko dituzte.

 

[2014-10-16]  Mosaiko erraldoia egingo dute Euskal Herriak duen erabakitzeko eskubidearen alde