Bizkaia frontoia itxita konpontze-lanengatik

uriola.eus 2014ko urr. 20a, 15:04

Argazkia: Bizkaia Frontoia

Miribillako Bizkaia frontoia bi astez itxita egongo da obrak direla eta. Frontoiko ezkerreko paretan hezetasun orbanak agertu dira. Hori dela eta, ezkerreko paretean, zein frontoiko kantxaren azkeneko metroak konpontzeko ‘Bizkaia’ bi astez itxiko dute.

2011ko martxoaren 19an inaguratua izan zen frontoi hau munduko handiena da, 3.000 eserlekurekin.

Hiru urte igaro dira frontoiak ateak ireki zituenetik, eta dagoeneko, 25 milioi euro inguruko kostua izan du. Lau t’erdiko final aurrekoetarako prest egongo dela adierazi dute frontoiko arduradunek.