Ezker Anitza-IUko Isabel Salud eta Begoña Barrutia, Equoko kide Leire de Diego eta Monica Monteagudo eta Alternativa Republicanako ordezkari Zoe Angulo dira Bilbo Irabaziz ekimena jendarteratu dutenak. Argiro azaldu dute hiritarrak batu ahala lehen lerroa utziko dutela. Izan ere, "ezkerreko alternatiban" kokatuta dauden gizarte mugimendu eta eragile, sindikatu, elkarte, GKE, talde politiko eta norbanakoekin "batasun gunea" sortzea dute helburu. Horien esku utziko dute "behetik gorako" ekimenaren eraikitze-prozesua. Tartean egon daiteke Ahal Dugu-Podemos ere, osatze-fasean ari den erakundea.
Bilboko Udalera eta Bizkaiko Foru Aldundira ez ezik beste udalerri eta probintzietara ere zabaldu nahi dute herri ekimena sustatzaileek.
Ver más en: http://www.20minutos.es/noticia/2271244/0/irabazi-ganemos-llama-izquierda-buscar-espacios-unidad-para-promover-candidaturas-municipales-forales/#xtor=AD-15&xts=467263#xtor=AD-15&xts=467263
Bilbo Irabaziz
80 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten urriaren 15ean, San Frantziskoko udaltegian Bilbo Irabaziz ekimenaren asanbladan. Hitzorduaren helburua Bilbo Irabaziz plataformaren izenean 2015eko udal hauteskundeetan aurkezteko hautagaitza herritarra sortzea zen.
"Behetik" abiatzeko borondatearekin eta herritarrei "beraien hiri propioa eraikitzeko aukera" emateko, Bilbo Irabaziz ekimenak "horizontaltasunaren eta parekidetasunaren" aldeko apostua egitea du xede, eta horretarako herritar "guztiei" irekita dagoen "prozesu parte-hartzailea" martxan jarri du.
Plataformako kideek adierazi dutenez, antolatutako lan jardunaldian parte-hartze "anitzak eta pluralak" izan dira. Bilboko auzoetako 80 lagun baino gehiago, besteak beste, gizarte mugimenduetako, alderdi politikotako, elkarteetako, GGKEetako eta abarreko kideak, edota norbanakoak. Guztiak ere "bizi diren hiria oinarrizko eta utziezin diren gizarte, herritarren, hiri eta familia eskubideen ziurtasunetik nola aldentzen den ikusteaz nazkatutakoak".
Bilbo Irabaziz ekimenak "edozein motatako alderdi politikorengandik independentea" dela dio. Bilboko Udalera "hautagaitza herritarra eraman nahi duten norbanakako pertsonengandik, talde desberdinetako kide izatearen independentziarekin, abiatzen da". Plataformako kideek adierazi dutenez "antzeko izena izan dezaketen eta udal eta aldundietara aurkeztu daitezkeen beste hautagaitzekiko independientea" da euren taldea.
[2014/10/17] Alfonso Gilek bere hautagaitza aurkeztu du PSEko alkategai izateko
[2014/10/02] Juan Maria Aburto aurkeztu dute EAJko Bilboko alkategai
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!