Piroteknia-ikuskizunak Bilboko jaietako ikuskizunik erakargarrienetakoak dira, dudarik gabe. Su artifizialek zerua gauero argiztatzen dute jaiez betetako astean.
Aurtengo Aste Nagusian XXIV Villa de Bilbao Nazioarteko Sari Nagusia ospatzen zen. Txapeldunen arteko hitzordua izan zen, azken bost edizioetako irabazleek parte hartu baitzuten. Edizio honetan piroteknia hauek parte hartu dute: EuroBengale (Frantzia), Astondoa Piroteknia (Bizkaia), Goteborg (Suedia), Martarello SRL (Italia) eta Xaraiva (Ourense). Astondoa pirotekniak, Areatzan kokatua, parte-hartzaileen kalitate handiagatik oso lehiakorra izan zen eta txapelketaren lehen saria jaso zuen.
2014ko Aste Nagusiko su artifizialen XXIV Villa de Bilbao Nazioarteko Saria El Corte Ingles, Euskaltel, El Correo eta Laboratorios Maxam enpresek babestua da.
Epaimahairen saria Astondoarentzat
Lehiaketako epaimahaia erakundeak izendatutako pertsona adituez osatua dago eta beraiek hartutako erabakia apelaezina da. Epaimahaiko kideek, behin egun horretako su artifizialak amaituta, ikuskizuna baloratzen dute eta ezaugarri hauek kontuan izaten dituzte: esparruaren okupatze edo betetzea, purutasuna, intentsitatea, distira eta koloreen iraunkortasuna, aniztasun kromatikoa, argitasuna, dimentsioak, diseinu eta formen perfekzioa, dotoretasuna, efektuen aniztasuna, sonoritatea, inguruarekiko konjuntzioa, originaltasuna, erritmoa eta onarpena jendaurrekoaren partetik. Edizio honetan saria Astondoarentza izan da. Bizkaiko enpresa honek saria eta txapela jaso ditu gaur Itziar Urtasun zinegotziaren eskutik.
Astondoa – Areatza (Bizkaia)
2009ko lehiaketako irabazlea. 1885. urtean sortutako enpresa da. 2015ean bere 130. urteurrena ospatuko du. Enpresa eratu zenetik, berrikuntza eta produktu berrien bilaketa dira Areatzako enpresa familiar honen ardatzik nagusienak. Bere zerbitzuen artean, sormenezko ekitaldi eta ekitaldi tradizionala, eraikinen argiztapena, estadioetako ikuskizunak, aholkularitza eta efektu bereziak daude. ISO 9001 eta 14001 ziurtagiriak dituzte. Bere erreferentzien artean, Bilboko Guggenheim-aren eta Euskalduna Jauregiaren inaugurazioa daude. Izaskun Astondoa 1992tik da konpainia honen gidari edo zuzendaria.