Baga-Biga diskoetxeak ekoiztu du azken lan hau eta bertako kidea den Ritxi Aizpuruak agerraldian azaldu duenez, "diskoak ez du galdu taldearen goranzko dinamika; eta kantuak gero eta handiagoak dira".
Bestalde, Hesian taldeko Zuriñek (ahotsa) eta Franek (ahotsa eta gitarra) gehitu dute, diskoa sortzeko prozesua "oso ezberdina" izan dela aurreko aldiekin alderatuta; kontzertuak "alde batera utzi eta lokalean sartu gara". Era berean, abestiak egiterakoan "mila buelta eman" dituztela diote instrumentu zein ahotsaren aldetik; eta ez dutela "sekula horrela lan bat egin".
Beste behin, "letrei garrantzi berezia eman" eta azken lanean, "denetarik aurkitu" daitekeelakoan daude; "bakoitzak bere gain hartu ditzakez letrak eta esanahi propioa eman". Oraingoan "abiadura jeitsi eta diskoa sortzeari denbora luzea eskaini" diotela argitu dute; "ez genioke ezer aldatuko azken lan honi".
Taldea
Hesian 2006ko udan sortutako talde sakandarra da. Punk-rock eta hardcore melodikoen nahasketa egiten dute beraien abestietan, ska kutsu bat ere antzematen dela. Gizarte eta politika aldarrikapenak, edota sentimendu ezberdinen adierazpenak dituzte hizpide eta emakume-mutil ahots nahasketa oso erakargarriak sortzen dituzte.
[2014/10/22] Hesian taldearen 'Hegalak astinduz' disko berriaren aurkezpena gaur