Taxisten sektoreak 2012tik eskatzen duen gehienezko lanaldia 12 ordutik 10 ordura murrizteko eskariari Bilboko Udalak "erantzun gabe jarraitzen du", Elite kolektiboaren arabera. Taxisten gehiengoak bozka bidez babestu du lanaldiaren murrizketa, "beharrezko neurria" egungo krisi ekonomikora egokitzeko zein lana eta familia uztartzeko.
Era berean, lanaldiaren murrizketak sektorearen lehiakortasunaren beherakada ekar dezakeela pentsatzen dutenekin "desadostasuna" adierazi dute Eliteko kideek. Ez dute uste euren eskakizunak taxien erabiltzaileei eragingo dienik.
Bi orduz, 10:00etatik 12:00etara kontzentratu dira gaur Bilboko taxistak udaletxean.