Alex Mumbruren lesioa

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko urr. 22a, 19:10

Bilbao Basketen kapitainak ez du igandean Laboral Kutxa Baskoniaren kontrako derbia jokatuko.

Alex Mumbruk UCAM Murciaren aurkako norgehiagokan bere eskuin oinako fascia partzialki hautsi zuen. Hortaz, ez du igande honetan Gasteizen jokatu ahal izango.

Hurrengo egunetako eboluzioaren arabera jakingo da zenbat denbora eman beharko duen jokalari katalanak kantxetatik kanpo. 

 

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga