Joan den irailean %7,5 egin zuten gora gau-egonaldiek Bilboko ostatuetan

uriola.eus 2014ko urr. 23a, 08:00

Argazkia: Barceló hotelak

Bilboko Behatokiaren arabera, 2013ko iraileko datuekin alderatuz, aurtengo irailean %7,5 gau-egonaldi gehiago izan dira Bilboko ostatuetan, hau da, guztira, 151.718 gau-egonaldi.

Bidaiarien sarrerek, aldiz, behera egi dute (-%5,9) estatu espainiarreko bisitarien jaitsieragatik (-%11,9). Nazioarteko turistek, berriz, gora egi dute (%1,2).

Joan den irailean Bilbon ostatu hartu dutenen %50,7 espainiarrak izan dira, eta horietatik talde handiena (%23,4) Madrileko erkidegotik etorriak. Kanpotarren artean, frantziarrak (%15,3) eta alemaniarrak (%11) izan dira ugarienak.

Urteko datuen pilaketak ere (urtarrila-iraila bitartekoa) gora egin du, %4 alegia, iazko epe berbereko datuekin alderatura. Lehen bederatzi hileetan, 2014an, 41.814 gau-egonaldi gehiago izan dira, 2013an baino.

Batezbesteko egonaldia 2,7 gaukoa izan da 2014ko irailean, 2013ko irailean baino handiagoa. Iaz 1,9 gauekoa izan zen.

 

[2014/09/22] Aurtengo abuztuan %9,8 ostatu gau gehiago izan dira Bilbon