Aurten sortu dute Bizkaiko Pentsionistak Martxan. Langilegoaren urtetako borrokaz eta “gure kotizazioei eskerrak dagokigun pentsioa edozein murrizketaren kontra babesteko” sortu den plataforma da.
Pentsiodunek potentzialitate handia dutela eta indar hori “antolatu beharra dagoela” adierazi dute sortu zirenetik: “Azken aldian hartu diren erabaki politikoak kaltegarriak izaten ari dira guretzat eta pentsioen etorkizuna batez ere erakunde eta banku pribatuen mesedetan egituratu nahi dute”.
Baldintza sozio-politiko-ekonomikoen eraginak haien jarduna Euskal Herrian kokatzen duten arren, beste lekuetako gisa honetako antolamenduak “begi onez” ikusi eta elkarlaguntza sortzen saiatuko direla argi dute.
Hego Euskal Herrian badira kide ditugun beste plataforma batzuk: Gipuzkoan Duinak; Araban, Pentsionistak Lanean eta Nafarroan Pentsionistak Martxan. Talde hauen artean lankidetza bat dago, denborareki nsendotu nahi dutena.