Joxe Garcia Mijangosek santutxuarren berotasuna jaso du

uriola.eus 2014ko urr. 28a, 09:35

Bart, 20:15 inguru heldu zen auzora eta bertan jendetza zegoen bere zain. Harrera beroa egin zioten; besarkada, musu eta lore artean.

Zazpi urte eta erdi espetxean egon ondoren, atzo goizean aske geratu zen santutxuko preso politikoa. Ocañako espetxetik ateratzean, senide eta lagunak zain zituen kanpoaldean; agurtu eta Santutxura bidean jarri ziren.

20:15etan auzoa bere zain zegoen Sei Izar plazan. Agurra dantzatu, lorak eskaini eta besarkadak jaso ondoren, Joxek hitza hartu zuen; auzoari eskerrak eman zizkion urteetan emandako babesagatik.

2007ko abenduaren 20eman zuen jakitera Auzitegi Nazionalak 18/98 makro sumarioaren sententzia. Bertan epaitua izan zen Joxe Garcia Mijangos santutxuarra beste 52 herritarrekin batera (egun hartan 52 auziperatuetako 47k jaso zuten zigorraren berri). Garcia Mijangosi 11 urteko espetxe zigorra ezarri zioten baina 2009ko maiatzaren 27an, Auzitegi Gorenak 7 urtera jaitsi zuen bere kondena.

[2014/10/27] Zazpi urte eta gero Jose Garcia Mijangos santutxuarra aske geratu da