Aingeru Cardaño Santutxuko auzokidea Audientzia Nazionalean epaitua izango da gaur, Indautxuko Aitor Fernandez Piol-ekin batera. Biei, fiskaltzak bost urteko espetxe zigorra eskaten die, ustez, duela hamar urte baino gehiago egindako kale borroka delitu bategatik. Epaiketa hau salatzeko, manifestazioa deitu dute Santutxun arratsaldeko 20:00etan, Karmelo plazatik abiatuta.
Santutxu Libre taldeak adierazi duenez, Euskal Herriak bizi duen "garai berri" honetan, "epaiketa guztiak eten" eta aurrera egiteko "urratsak ematea ezinbestekoa" da. Bide horretan, "konponbidea ezinbestekoa" da. Hortaz, jendarteari, "elkartasunetik konpromisora salto egiteko eskaera egin eta mobilizazioetan parte hartzera dei egiten diogu".
Raul Fuestes
Bestalde, azaroaren 5ean eta 6an, asteazkena eta osteguna, Raul Fuentesen epaiketaren txanda izango da. 90. hamarkadako gertaera bat dela eta epaituko dute, eta 40 urte inguruko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak. Fuentes, 1991. urtean atxilotu zuten eta lau urte eman zituen espetxean. 1995. urtean kalera irten zen eta ordutik ihesean ibili izan zen, 2012. urterarte Liverpoolen atxilotu zuten arte.
Bi auzokideei babesa adierazteko eta epaiketa politiko hauen aurkako aldarria zabaltzeko, datorren astelehenean, azaroak 3, konzentrazio berezia egongo da 'Kirruliren txokoan' (Poza eta Areilza kale arteko bidegurutzean) arratsaldeko 20:00etan.
Era berean, elkartasuna Auzitegi Nazionalera eramateko, autoak antolatuko dira Indautxuko Kirruli Kultur Elkartetik Madrilera joateko prest dauden pertsona guztiekin.