Euskarazko, gaztelerazko edota ingelerazko 14 kanta koral biltzen ditu lan honek, horietatik 7 Mikel Bazarren eskutik idatziak. Athletic Fundazioaren eta Athletic eta Kitto fundazio kulturalaren kolaborazioa izan du baita. Aurpegi ezagun asko ikus ditzakegu gorri eta zuri koloreez eginiko diskoan: Ken Zazpi, Extremoduro, Betagarri edo Gatibu musika taldeetako hainbat kide; Athleticeko Arrate Orueta eta Joana Arranz jokalariak edo Imanol Etxebarria atezain-ohia.