Athleticeko zaleen eskaria izan da prentsa aretoak izen hau hartzea eta bere senideek asko eskertu dute. Iragorriren emazteak estalgabetu zuen bere oroimenean aretoan bertan jarritako plaka, eta semeak, aitarekin batera San Mamesera egindako txangoak gogora ekarri zituen.
Jose Iragorri, Bilboko Herri Irratiko kirol kazetaria maiatzaren 30ean hil zen. Athleticen partidetako esataria izateagatik ezaguna zen Iragorri, eta talde zuri-gorriaren golak "bacalao, bacalao" oihu mitikoarekin ospatzeagatik. Etxebarrin jaioa bazen ere, Mahatserrian bizi zen, Txurdinagan.
1989-1990 denboralditik 2013-2014ra egon zen irratian lanean, gaixotasun larri batek mikrofonoetatik aldendu zuen arte; Iragorrik bere ibilbidean talde zuri-gorriaren mila partida baino gehiago eman ditu.
Golak kantatzeko bere era bereziak eta Athleticeko jokalariei ematen zizkien izenek esatari ospetsu bilakatu zuten zale bilbotarrentzat.