Hamazortzi urte baino gehiago dituen edonork parte hartu dezake antolatu diren lehiaketetan. Baldintza bakarra Smartphone edo tableta (datuen konexioarekin eta QR kodeak irakurtzeko aplikazio batekin) edukitzea izango da. Estekan (biogincana.com) izena eman ondoren, lehiatzaile bakoitzak komertzio batera edo gehiagotara joan beharko du, eta han zenbait ekintza edo froga egin, puntuak pilatzeko (hau dena sakelako aplikazio baten bidez). Puntu gehien eskuratzen dituzten hiru parte-hartzaileek bale bat jasoko dute, edozein komertzio parte-hartzailean gastatzeko.
Ginkana asteetan puntu jakin batzuk balio duten zenbait froga mota egin ahalko dira: galderei erantzun (10 puntu), ezkutuko pistak aurkitu (beste 10 puntu), komertzio bakoitzean trebezia bat erakutsi (20 puntu), erosketak egin (10 puntu) eta gomendioak eman (5 puntu). Gainera, ustekabeak ere egongo dira. Ibilbide honetan, jolasa eta dibertsioa funtsezkoak izango dira. Izan ere, animatzen denak ondo pasa dezake eta denda berritzaileetan produktu erakargarriak erosi.
Parte-hartzaileen artean sari handiak banatuko dira; guztira, 1.000 eurotik gorako balioarekin.
Denda bakoitzak sari bat emango dio bere komertzioan 150 puntu baino gehiago eskuratzen dituen lehenengo lehiatzaileari. Sari hori 20 eurotan baloratutako produktu bat izango da. Gainera, astero 50 euroko bi sari banatuko dira jokoetan parte hartzen duten bezeroen artean. Azkenik, amaierako sariak ginkana amaitzean banatuko zaizkie puntu gehien eskuratu duten parte-hartzaileei. Hiru txeke izango dira, parte hartzen duten komertzioetako edozeinetan trukatu ahalko direnak.
Lehenengo postua eskuratzen duenari 300 euroko txekea emango zaio, bigarrenari 200 eta hirugarrenari 100. Horrez gain, komertzio bakoitzak partaide fidelenarentzako opariak prestatu ditu.
Informazio gehiagorako: ‘Ginkana 2.0’