Apirilean Guardia Zibilak 21 lagun atxilotu zituen Espainiako estatuko hiri ezberdinetan, 15 Euskal Herrian, sare sozialetan "ETAko biktimei iruzkin iraingarriak" egitea egotzita; denak kargupean aske geratu ziren. EITBren arabera, gaurkoa, operazio horren bigarren fasea da eta Armiarma II izena jarri diote. Oraingoan, "ETA bakarrik ez, beste talde terrorista batzuk ere goratzea" egotzi diete eta dagoeneko 10 dira atxilotuak.
Bizkaian 5 atxilotu egon dira momentuz, hiru Bilbon, bat Ondarroan eta beste bat Portugaleten. Hauetaz gain, beste hainbat lagun atzeman dituzte Madrilen, Leonen, Asturiasen eta Katalunian. Operazioak zabalik jarraitzen du.