2014ko ‘Bilbotar Ospetsuek’ gaur jasoko dute Udalaren aitortza

uriola.eus 2014ko abe. 15a, 09:25

Argazkia: eu.wikipedia.org

Eneko Atxa, Txomin Bereciartua, Jon Kortajarena, Ramon Barea eta Carmen Mijangos dira aurtengo sarituak. Bilbotar Ospetsu izendapena gaur 20:00etan Udaletxean egingo den ekitaldian jasoko dute Ibon Areso alkatearen eskutik.

Bilboko Alkateak gaur Bilbotar Ospetsuak izendatzeko proposamenaren berri eman du Bozeramaileen Batzordean.

Eneko Atxa

Sukaldari gailen honek arrastoa utzi du Larrabetzuko Azurmendi Jatetxea zuzentzen, Bizkaian hiru Michelin izar lortu duen lehena izan delako. Hala, nazioarteko sukaldaritzaren erreferentzia sendo bilakatu da. Eneko Atxak curriculum zabala edukitzeaz gain, bere ibilbide profesionalen aitorpen ugari jaso ditu.

Txomin Bereziartua

Bere lorpenetako bat Novia Salcedo Fundazioa izan da. Fundazioaren Adiskideen Zirkulua eta Aholku Batzordea eratu ondoren, gizartearen aldeko konpromisoari, mobilizatzeko gaitasunari eta gazte horietariko askoren arazoak ezagutzeari esker, 33 urterekin Fundazioaren jarduera hasi zen Bilbon.

Jon Kortajarena

Nazioarteko modelua eta aktorea da. Just Cavalli, Calvin Klein, Versace, Jean Paul Goultier, Giorgio Armani, Karl Lagerfeld, Zara, H&M edota Guessen kanpainetan parte hartu du. 2009an hasi zen zinemaren munduan Tom Forden eskutik A single man filman. Harrez geroztik ez dio bere burua interpretazioan trebatzeari utzi.

Ramon Barea

Aktorea, dramaturgoa, antzerkiko zuzendaria, errealizadore zinematografikoa… zaila da Ramon Barearen ibilbide luzea laburbiltzea. Gaur egun, Ramon Bareak ‘Maki escénica y audiovisual’ ekoizpen-etxe independentea dauka eta bere ibilbide profesionalaren zenbait alderdiri hainbat aitorpen egin zaizkio. Besteak beste, Espainiako Antzerki Saria jaso zuen iaz.

Carmen Mijangos

Ikerketako Irakaslea da Ikerketa Zientifikoen Institutuaren (CSIC) Polimeroen Zientzia eta Teknologiako Institutuan (ICTP). Bertan, Kimika Makromolekularreko Sailaren ‘Polimeroen Nanoegituraketa, Gelifikazio eta Eraldaketa’ ikerketa taldeko burua da; Mijangosek 200 SCI argitalpen egin ditu, gehienak inpaktu-indize handiko aldizkarietan.