San Mameseko arkuaren bigarren bizitza

uriola.eus 2014ko aza. 10a, 09:53

Argazkia: www.miathletic.com

2013an tribuna nagusiaren gainetik desmuntatu zenean San Mameseko arkuaren piezak Lezaman Athleticek dituen instalazioetara eraman ziren 2014ko maiatzean. Gaur, arkua muntatzeko lanak hasiko dira.

Iritsi zenetik Lezamako aparkalekuan egon da arkua. EFE agentziaren arabera, arkua Bilbao Athleticek eta Athleticeko neskek jokatu ohi duten zelaiaren atzealdean kokatuko dute, bankiloen atzean, Piru Gainza tribunaren aurrez aurre.

San Mameseko arkua Lezamako instalazioetan kokatzeko egingo diren lanak direla eta, Athletic Clubek jakinarazi du gaur, astelehenean, teknikariek, jokalariek, enplegatuek eta publikoak erabiltzen dituzten sarbideetan aldaketak egongo direla.

Zentzu honetan, arestian aipaturiko aldaketak direla eta, Athletic Clubek "egoera ulertzea eta ahal den neurrian laguntzea" eskatu du.